Itzulpena (gazt.): Haragi gordina, elikagai intoxikazio arrisku handiagoa
Badakigu haragi gordina jateak elikagai intoxikazio handia eragiten duela eta horrela erakusten du Ajit Varki-ren ikerketa berri batek. Ikerkuntzak pasteurizatu gabeko esnekien, haragi gordinen eta Escherichia coli bakterioaren aktibitatearen arteko erlazioa adierazten du.
E.coli gizaki eta animalietan aurkitzen da normalean eta gainera beharrezkoa da digestio sistemaren funtzionamendurako, baina E.coli mota ezberdinak aurkitzen dira eta andui batzuk arriskutsuak dira. Ekoizten duten toxina dela eta, infekzio larriak eragiten dituzte eta hesteetako pareta kaltetzera irits daiteke. Honen adibide bat Eschechia coli O157:H7 dugu, gizakien elikagai infekzioekin lotutako bakterio nagusia da.
Sei E.coli andui gehiago existitzen dira gizakietan kalteak eragin ditzaketenak: E.coli enteropatogenica, E.coli enterotoxigenica, E.coli enteroinvasiva, E.coli enterohemorragica edo verotoxigenica, E.coli enteroagregativa eta E.coli adherencia difusa, baina ikerlana Escherichia coli O1157:H7-ren ingurukoa izan zen, Shiga toxinaren arduraduna. Toxina hau Sindrome Uremiko Hemolitikoaren eragilea da. Gaixotasun infekzioso eta kutsagarria da eta giltzurrunetako eskasia, tronbozitopenia, anemia hemolitika, koagulazio akatsak eta abar eragiten ditu.
Ikerketak adierazten du bakterioak eragindako elikagai intoxikazioa bakterioak duen toxinaren gaitasunari dagokiola. Toxina heste pareta osatzen duten zelulen gainazalean dauden molekulei lotzen zaie eta beraien jatorria jaten dugun haragia da. Molekula hauek azido N- glikolilneuraminikoa dute eta esnekietan eta jaten dugun haragietan aurkitzen dira: ahuntz haragian, ardian, behian, txerrian etab. Ikerkuntzan ikusi dute azido hau kantitate handian duten elikagaiek eragiten dituztela intoxikazio gehien.
Elikagai hauek gordinik edo gutxi eginda jateak (hanburgesa, bistec, esnekiak pasteurizatu gabe …) azido N-glikolilneuraminiko molekula hesteetako paretan sartzea eragiten du eta E.coli-k infekzio larria eragingo digu organismora iristean.
Konponbidea erraza da: haragiak ondo kuzinatuta jan behar dira, horrela bakterio guztiak suntsituko dira. Beste alde batetik, gure organismoak erantzun immunea sortuko balu azido N-glikolilneuraminikoen kontra, azkeneko hauek osasun kalteak eragingo lizkiguke, hainbat hesteetako arazo esaterako.
Haragi gordinaren ehunduraz, zaporeaz eta urtsutasunataz gozatzen dugunontzat eragozpen bat izan daiteke, baina elikagai segurtasuna garrantzitsuagoa da.
Jatorrizko testua: http://www.gastronomiaycia.com/2008/10/29/carne-cruda-mayor-riesgo-de-intoxicaciones-alimentarias/
