Gaia: Arrain urdinak eta txuriak
Harrigarria da itsasoak eskaintzen digun arrain mota ezberdinen kopurua. Denetik dago: handiak, txikiak, koloretakoak, haragijaleak… Baina sailkatzeko, batzuetan, arrain urdinen eta txurien arteko desberditasunak begiratuz egiten da. Sailkapen mota hau arrainen koipe edukiarekin dago lotuta, izan ere, arrainek duten koipearen izaera eta ezaugarriak hartzen dira kontuan. Arrain urdinak %5 baino gehiago du koipe dute eta zuriek %2 baino gutxiago. Bien artean arrain erdikoipetsuak daude, %2-5 arteko koipe kopurua izango dutenak. Nahiz eta arrain urdinak arrain zuria baino gantz gehiago izan, gantz motak desberdintzen du arrain zuritik. Adibidez, linoleikoa bezalako gantz azido esentzialak aurkitzen dira arrain urdinean. Hauek hartzea beharrezkoa da gure organismoak ez baitauka ahalmenik gantz azido mota hauek sintetizatzeko. Gainera, odolean kolesterol maila erregulatzen laguntzen duen omega 3 izeneko gantzak ditu. Proteina eta bitaminen ikuspuntutik ere aberatsa dela esan genezake, batez ere bitamina liposolugarrietan da aberatsa.
Garai batean, arrain urdina oso koipetsua zenez ez zen gomendatzen asko jatea. Baina artikoko eskimalek zuten bihotzeko gaixotasunen tasa baxua ikusita, ikerketa batzuk egin ondoren konturatu ziren arrain urdinak odoleko koipe solidoak gutxitzen zituela, bihotzeko gaixotasunak prebenituz. Arrain urdinen barruan arrain hauek aurkitzen dira: aingira, angula, atuna, berdela, antxoa etab.
Arrain zuriak ere baditu alde onak. Beste arrain mota guztietan bezala proteina garrantzitsuak ditu, adibidez. Gauean, afaltzeko, arrain zuria gomendatzen da liseritzen erraza delako. Izan ere, koipe gutxi eta kolageno motako proteina gutxi izateak arraina liserigarriagoa egiten du. Hau ezinhobea da liseriketa arazoak dituenarentzat eta batez ere adinean aurrera doan heinean hortzeria galtzen ari denarentzat. Arrain zurien taldean ezagunenetarikoak zapoa, bakailaoa, itsas oilarra, legatza eta amuarraina dira besteak beste.
Adituek arraina, oro har, astean bitan jatea gomendatzen dute.
Kontsultaturiko artikuluak:
- http://revista.consumer.es/web/eu/19991101/alimentacion/39539.php
- http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=1975
- http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=1883
- Bromatologia liburua-Bittor Rodriguez Rivera eta Edurne Simon Magro Farmazia Fakultateko irakasleak EHU/UPV Gasteiz-Elhuyar(2006)
