January 8, 2009 | Egilea: anegurtubai
Ez dago dieta mediterraneo bakarra, gutxienez, Mediterraneo itsaso inguruan dauden 16 herrialdeetan jarraitzen da dieta mota hau. Dieta desberdina da herri hauetan eta alboan dauden herrialdeetan. Hainbat desberdintasun daude herri batetik bestera, kultura, erlijioa, ekonomia eta agrikulturagaitik. Hori dela eta dieta desberdinak sortzen dira. Baina dieta Mediterraneo arruntak honako eredua jarraitzen du:
- Fruten, barazkien, ogi eta beste zerealen, pataten, ilarren eta fruitu lehorren kontsumo altua. Istorio osoa irakurri »
Atalak: elikadura |
January 7, 2009 | Egilea: ainhoaalberdi
Elikagai ugaritasunak obesitatea bihurtu du elikadurako arazo nagusia mundu garatuan.
Bizi garen inguruan, jende gehienak eskura ditzake elikagaiak, eta azken urteotan zehar jan ohiturak aldatu direnez, bertakoak ez diren produktuak erosteko joera hartu dugu, geure betiko janariak ordezkatuz.
Orain dela urte batzuk igandeetan soilik jaten ziren litxarkeriak, gaur egun edozer da gozokiak erosteko arrazoi: Urtebetetzeak direla eta, edo sariak, edo norbera pakean uztearen truke, gurasoek seme-alabei maitasuna erosteko emandako opari gisa… Istorio osoa irakurri »
Atalak: Sailkatugabeak |
January 7, 2009 | Egilea: ainhoaalberdi
Duela urte batzuetatik hona, janari eskaintza asko zabaldu da. Gainera gero eta gehiago ezagutzen ditugu gure osasunean eragiten duten faktoreak eta dieta orekatu eta osasuntsu bat egiten laguntzen diguten gomendioak. Gure osasuna hobeto zaindu eta zer jaten dugun jakin nahi badugu, garrantzitsua da etiketei euren arreta ematea. Etiketatua, elikagaiaren etiketak duen edozein dokumentu grafiko, idatzizko edo inprimaturikoari deritzo; etiketan, lagungarri zaion, eta baita produktuaren beraren ekoizpenean eta salmentan erabili den informazioa ere badelarik. Elikagaietan etiketak jartzea janari ekoizle eta kontsumitzaileen arteko komunikazio bide garrantzitsuena da. Informazioa ematea eta kontsumitzaileen segurtasuna hobetzea da horien xedea. Istorio osoa irakurri »
Atalak: Sailkatugabeak |
January 7, 2009 | Egilea: olatzzuloaga
Lehiaketa aurretik zer elikagai mota jan edo zenbat jan aukeratzea hainbat faktore fisiko eta psikikoren menpe dago. Komeni da kirolari bakoitzak bere ohituraren eta egin behar duen kirol motaren arabera aukeratzea elikagaiak. Hala ere, badaude kontuan hartu behar diren gomendio batzuk.
Karbohidratoak gure organismoko erregai nagusiak dira, ondorioz kirol lehiaketa baten aurreko jatorduak karbohidratotan aberatsak diren eta elikagai konplexu diren pasta, arroza, ogia, patatak edo zerealen dosi eder bat izan behar du. Bestalde, ez da komeni karbohidrato sinpleak dituen elikagai gozoak hartzea (fruta zukuak, azukrea, eztia, fruitu lehorrak, almibarra eta mermeladak). Gehiegizko kontsumoak odoleko azukre mailaren jaitsiera eragin dezake 60-90 minutuko ariketa egin ostean. Istorio osoa irakurri »
Atalak: Sailkatugabeak |
January 6, 2009 | Egilea: nereasadaba
Entrenamenduaz gain elikadura orekatua oso garrantzitsua da masa muskularra handitzeko. Kirolarien artean oso ohikoa da proteina asko jatea masa muskularra igotzeko, baina ez da egokia. Gakoa entrenamendua eta dieta orekatua jarraitzea da, proteina eta karbohidrato asko duena.
Masa muskularra handitzeko proteina gehiegi jatea oso ohiko akatsa da. Kirolarien proteina beharra bizimodu sedentarioa duen pertsonaren beharra baino zertxobait handiagoa da. Bizimodu sedentarioa duen pertsonaren proteina beharra 0,8 gramo kilogramoko eta eguneko dira, kirolariena berriz, 1,2 eta 1,4 artekoa. Istorio osoa irakurri »
Atalak: Sailkatugabeak |
January 6, 2009 | Egilea: mariazatika
Dieta egokia eta elikagai zehatz batzuen kontsumoak farmako askok baino gehiago lagun dezake menstruazio aurreko sindromean.
Ugalkor diren emakume askorentzat bidai lagun astuna baino zerbait gehiago bilakatu daiteke hilekoa.
Kasu askotan hantura eta bular-mina, suminkortasuna, ur-atxikitzea edo pisu aldaketak izaten dituzte. Menstruazio aurreko sindrome izena duen sintoma multzoa askotan farmakoekin arintzen da kontuan izan gabe dieta egoki batekin edo elikagai konkretu batzuen kontsumoarekin farmakoen eragin berdina lortu daitekeela. Istorio osoa irakurri »
Atalak: elikadura |
January 6, 2009 | Egilea: leiremurua
Gaur egun, Amerikako lau milioi biztanle baino gehiagok dute gaixotasun hau eta pentsatzen dute 30 urte pasa ondoren 12 milioi pertsona egongo direla infektatuak. Esan behar da edozein pertsonak izan duela kontakturen bat, modu batean edo bestean, alzheimerra izan duen norbaitekin. Alzheimerra zuzenean garunean eragiten duen gaixotasuna da, hain zuzen ere oroimenean. Esan daiteke 65 urtetik gorako 8 pertsonatik batek garatuko duela.
Arrisku faktoreak:
Gaur egun ez dakigu zehaztasunez zein den Alzheimerraren faktore nagusia, eta beraz, gaixotasun hau beste aukera guztiak baztertu ondoren diagnostikatzen da. Istorio osoa irakurri »
Atalak: elikadura |
January 5, 2009 | Egilea: goizaneazkunaga
Gaur egun argaltasuna arrakastarekin lotzen da eta honek argaldu edo osasuna hobetu nahi duten pertsonen artean mito faltsuak zabaltzea eragiten du. Hauetako mito asko ez dira ezagutza zientifikoan oinarritzen eta helburu komertzialak eta ekonomikoak izaten dituzte.
Hurrengo puntuetan mito batzuk azalduko ditugu:
1) Karbohidratoek loditu egiten dute, “Ogiak, pastak eta patatek loditu egiten dute”: Karbohidratoak organismoaren energi iturri garrantzitsuenak dira. Karbohidrato bakoitzak 4Kcal ematen dizkio organismoari. Karbohidratoetan aberatsak diren elikagaiak zerealak, frutak, eta barazkiak dira. Energia osoaren %50-60 karbohidratoetatik lortzen dugu. Istorio osoa irakurri »
Atalak: elikadura |
January 5, 2009 | Egilea: anegurtubai
Jende askok jarraitzen du dieta begetarianoa, baina ez dago dieta begetariano bakarra, eta ez dute zertan denek eredu berdina jarraitu behar. Barazkijale zuhur baten dietak soilik landare jatorriko elikagaiak izango ditu, hala nola frutak, barazkiak, lekaleak e.a. Laktobegetarianoek, aldiz, landare jatorriko elikagaiak, gazta eta bestelako eguneroko produktuak har ditzakete. Bestetik, obo-laktobegetarianoek aurreko dieta bera jarraituko dute baina arrautza ere onartuko dute. Dieta begetarianoa osasuntsua al da?
Dieta begetariano gehienek animali produktuen ekarpen baxua dute. Ikerketa askok frogatu dute dieta begetarianoa jarraitzen duten pertsonek arrisku gutxiago dutela obesitatea, bihotzekoa, hipertentsio arteriala, diabetesa eta hainbat motatako kantzerra izateko. Istorio osoa irakurri »
Atalak: elikadura |
January 5, 2009 | Egilea: anegurtubai
Badakigu benetan zelako arriskuak dakartzan obesitatea izateak? Hainbat ikerketa zientifikotan frogatu egin da obesitateak beste gaixotasun batzuen arriskua handitzen duela, hala nola diabetesa, hipertentsioa, dislipemiak e.a.
Obesitateak erikortasuna eta hilkortasuna handitzen ditu. Zientzialariek, XXI. mendeko epidemia dela esaten dute eta 2030 urterako heldu guztiek gainpisua edo obesitatea izango dutela ziurtatzen dute. Obesitatea garatzeko hainbat faktore behar dira. Etiopatogeniatzat, bizimodu-faktoreak, gizartekoak, ingurune arlokoak, metabolikoak eta genetika ditugu. Gaur egun badakigu gaixotasun kronikoa, sendaezina eta ezezaguna dela. Istorio osoa irakurri »
Atalak: elikadura |